XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Donostiako Zerga Bulegoa

Ediktua

Fermin Domingo Abanek, Donostiako Zerga Bulegoko buru eginkizunetan diharduenak, Gipuzkoako Foru Diputazioaren izenean.

Jakinarazten du: Zerga Bulego honetan tramitean dagoen premiamenduzko espediente administratiboaren gainean, 1993ko maiatzaren 11n Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiko Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitateko buruak honako probidentzia eman duela:

PROBIDENTZIA: Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 136. artikuluan (apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretua dela medio onartua) emandako eskumenaren arabera, 1993ko maiatzaren 4ean Ogasuneko zuzendari nagusiak erabaki zuen behean azalduko den enbargatutako ondasun higiezina enkante irekiaren bidez inorenganatzea.

Ondasun horren enbargo anotazioa B hizkiarekin 1992ko ekainaren 15ean egin zen eta aurkeztu da Donostiako Jabetza Erregistroan dagokion Manamendua, 1992ko maiatzaren 15eko datarekin, ondasun higiezinak enbargatzeko 1992ko maiatzaren 14eko diligentzia betearaziz.

Beraz, egin bedi aipatu enkantea, Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 137, 138 eta 139. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Enkantea 1993ko ekainaren 14eko (astelehena) goizeko 9'30etan izango da lehen lizitazioan Donostiako Zerga Bulegoan, Foru kaleko 4ean, lehen lizitaziorako enkante oinarria ondasun higiezinaren azalpenarekin batera adieraziko den kopurua izanik.

Lehen lizitazioa iraganda, ondasun higiezina esleitu gabe gelditzen bada, zuzenean esleitu ahal izango da enkantea lehen lizitazioan egin eta hilabeteko epean, Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 140. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, esleipenaren gutxieneko salneurria lehen lizitaziorako aipatu oinarria izanik.

Aipatu epea enbargatutako ondasuna aurreko parrafoan aurrikusitako moduan oraindik esleitu gabe iraganda, bigarren lizitazioa egingo da 1993ko uztailaren 14ean (asteazkena) goizeko 9'30etan Donostiako Zerga Bulegoan, ondasun horretarako oinarria lehen lizitazioan arautu zuenaren % 80 izanik.

Bigarren lizitazioa iragan ondoren ere enkantera ateratako ondasuna esleitu gabe gelditzen bada, zuzeneko kudeaketa bidezko salmenta egingo da hilabeteko epean, aipatu Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 140. artikuluan xedatutakoaren arabera, beti ere esleipenaren gutxieneko salneurria lehen lizitazioan arautu zuenaren % 50 izanik.

Egin daitezela erregelamenduzko jakinarazpenak, ohartarazirik esleipenaren aurreko edozein momentutan zorrak eta prozeduraren kostuak ordainduz enbargatutako ondasunak askatu ahal izango direla.

Enbargatutako ondasun higiezina Donostiako 22 Apendizean dagoen finka baten partizipazio banaezin bat da, azalpen hau daukana:

- Sorta bakarra:

Ondoren finkaren partizipazio bat, ehuneko hogeita lau oso lau mila zortziehun eta berrogeita hamazapi hamarmilarenekoa: